Nortzuk gara

Pentsamenduen mintegiak izeneko guneak toki irekia izan nahi du, hausnarketa egiteko, eta pentsamendu eta kontzientzia kritikoa pizteko. Urari, eguzkiari eta lurrari esker hazia garatzen eta landare bilakatzen den bezala, gune honek behar diren baldintzak eskaini nahi ditu, ideia eta hausnarketa desberdinak erna daitezen, eta indarra izan dezaten herritartasun kritikoa, antolatua, solidarioa eta bidezkoa sustatzeko, gizartea eraldatzeko gai izango den herritartasuna.

Horrez gain, gune honek truke egiteko tokia izan nahi du, borrokak eta ahaleginak egituratzeko, talde-eraikuntza lantzeko, eta prestakuntza eta salaketa bultzatzeko lekua, gizarteko era askotako borroken erronkak eta esperientziak ardatz gisa hartuta. Era horretan, sareak sortzeko eta itun estrategikoak egiteko ahalegina ere bultzatuko du.

Horretarako, gaikako sei arlo zehaztu dira, gizartearen eraldaketa bultzatzeko estrategikotzat jo diren arloak –Feminismoak, Bizitzako hautabideak, Herri indigenak, Guatemalako egoerari buruzko azterketa, Lankidetzako Agendaren azterketa kritikoa eta Enpresa transnazionalen jarraipena–. Hala, bada, berriak, azterlanak eta prestakuntzako baliabideak argitaratuko dira arlo horiei buruz.

Ikuspegi horretatik abiatuta, ekimen hau Guatemalako gizarte-mugimenduetan sartuta dauden erakundeek bultzatzen dute –mugimendu indigenak eta nekazarienak, mugimendu feministak eta demokrazia parte-hartzailearekin konpromisoa hartuta duten tokiko botereek–, eta Euskal Herriko Hegoa Institutuaren sostengua ere jaso du, Guatemalarekiko Lankidetzarako Euskal Estrategiaren esparruan.

azken berriaK

Movilizaciones populares: lecciones aprendidas

 

Fuente: albeldrio.org

3 de junio de 2015

Por Marcelo Colussi

 

<...>

+ Irakurri

azken materiala